Hezkuntza bikaintasunerantz

Izenburua Hezkuntza bikaintasunerantz
Data 2016ko otsaila
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua
Sintesia Txostenean aztertzen dira maila oneko hezkuntza-bikaintasuna erakusten duten herrietako batzuen ezaugarriak; euskal hezkuntza-sistemaren alderdi nabarmengarri batzuk jasotzen dira, eta zenbait helburu eta hobekuntzarako proposamen egiten.

Aurkibidea

AURKEZPENA

1.  AUZIAREN EGOERA: EMAITZA BIKAINAK LORTZEN DITUZTEN HEZKUNTZA-SISTEMEN EZAUGARRIAK

2. EUSKAL HEZKUNTZA-SISTEMAREN EGOERA ANIZTASUNAREN TRATAERARI DAGOKIONEZ. BIKAINTASUNERANZKO ESKU-HARTZE EREDUAK

3.  EUSKADIKO HEZKUNTZA-SISTEMAREN HELBURUA:

4.  MCKINSEY TXOSTENA. HEZKUNTZA-SISTEMEN HOBEKUNTZAREN FASEAK.

5.  HEZIKETA-BIKAINTASUNERANZKO HOBEKUNTZA ALDERDIEI BURUZKO EZTABAIDAREN GARAPENA

6.  PROPOSAMENAK IKASTETXEAN ABIATZEKO EREDUA

7.  BIKAINTASUNAREN GARAPENA HEZKUNTZA SAILAK PRESTAKUNTZARAKO FINKATU DITUEN  LEHENTASUNEZKO LERROETAN

6.  PROPOSAMENAK IKASTETXEAN ABIATZEKO EREDUA

7.  BIKAINTASUNAREN GARAPENA HEZKUNTZA SAILAK PRESTAKUNTZARAKO FINKATU DITUEN  LEHENTASUNEZKO LERROETAN

6.    PROPOSAMENAK IKASTETXEAN ABIATZEKO EREDUA

7.    BIKAINTASUNAREN GARAPENA HEZKUNTZA SAILAK PRESTAKUNTZARAKO FINKATU DITUEN  LEHENTASUNEZKO LERROETAN

 

Laburpena

Nazioarteko ebaluazioetan hezkuntza-bikaintasun-maila ona erakutsi duten herrialdeen artean zenbait herrialde hautatu dira, euskal hezkuntza-sistema hobetzeko eraginkorrak izan daitezkeen zenbait neurri identifikatzeko, eta herrialde horien ezaugarri aipagarrienetako batzuk aztertu dira honako hauei dagokienez: hezkuntza-sistema, antolaketa, ikastetxeetako kudeaketa eta lidergoa, irakasleen prestakuntza eta garapen profesionala eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua.

Halaber, euskal hezkuntza-sistemaren alderdi aipagarri batzuk jasotzen dira, sistema hori ekitate-maila oneko baina bikaintasunari dagokionez hain ona ez den sistema bihurtu dutenak, hala nola kanpo-ebaluazioak, ikastetxe eraginkorrei buruzko ikerketa, hezkuntzako esku-hartze planak, irakasleen prestakuntza-planak eta ikastetxeetako zuzendaritzen ebaluazioa.

Nazioarteko ebaluazioetan lortutako emaitzak erreferentziatzat hartuta, euskal hezkuntza-sistema McKinsey txostenak proposatzen duen hezkuntza-sistemak hobetzeko prozesuen faseen eskemaren barruan kokatzen da, eta dagozkion esku-hartzeak aztertzen dira nazioarteko esperientziaren eta euskal hezkuntza-sistemaren ezaugarrien ikuspegitik. Azterketa horretatik abiatuta, euskal hezkuntza-sistema hobetzera bideratutako zenbait proposamen egin dira, eta, ondoren, eztabaida baten bidez egiaztatu dira. Eztabaida horretan, hezkuntzan egunez egun inplikatuta dauden kolektibo guztien ordezkariek hartu dute parte.

Azkenik, txostenak zehatz-mehatz deskribatzen du eztabaida-prozesu hori, eta lortu diren ekarpenak eta proposamenak aurkezten ditu, bai eta proposamen horiek ikastetxeetan ezartzeko eredu bat ere.