PISA 2003: Matematikako eta problemak ebazteko itemen adibideak.

Izenburua PISA 2003: Matematikako eta problemak ebazteko itemen adibideak.
Deskribapena

Argitalpen honetan euskal irakasleen eskuetan jartzen dira PISAk argitaratu dituen  2003ko ebaluazioan erabilitako Matematikako eta Problemak Ebazteko itemak.

Probak unitateetan taldekatuta agertzen dira, estimulu komun gisa balio duen testu edota irudi batekin. Aurkezpen honetan unitateen araberako jatorrizko antolamendua errespetatzen da.

Galdera bakoitzaren testuak hiru zati ditu: Galderaren enuntziatua; ezaugarrien eta emaitzen laukia (edukia edo ezagutza-eremua, aldaketa eta erlazioak, egoera, gaitasuna edo ezagutze-prozesua, zailtasuna, erantzun zuzenak...) eta erantzunaren arabera erabili behar diren puntuazio-erizpideak.