ANIZTASUNAREN TRATAERA
ISEI-IVEIk egiten dituen ikerketak hiru iturri nagusitatik sortzen dira:
• Sakon aztertzea euskal hezkuntza-sistemari eragiten dioten ebaluazio autonomiko, nazional eta nazioartekoetan agertu den alderdi esanguratsu eta arazotsuren bat.
• Hezkuntza Sailaren enkargua, hezkuntza-estamenturen bati eragiten dion sistema edo prozesu edo proiektu zehatzen bat hobetzeko alderdi garrantzitsuei buruzkoa.
• Europako hezkuntza-helburuekin lotutako lorpenetatik eratorritakoa, ezarri beharrekoa.
2005. Hezkuntza-Premia Bereziak Lehen Hezkuntzan Euskal Sistemaren erantzuna.
Aurkibidea
Sarrera
Sintesia eta hobetze-proposamenak
Azterketa kualitatiboa
Azterketa deskriptiboa
A. PROFESIONALEN, IKASTETXEEN ETA FAMILIEN EZAUGARRIAK
B. HEZKUNTZA-ERANTZUNAREN AZTERKETA
Eranskinak
1. Ikerketaren ezaugarriak
2. Terminoen glosategia
3. HPBei buruzko araudia EAEn.
4. Bibliografia
Laburpena
Ikerketa honen helburu nagusia Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eskolatuta dauden Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei Euskadiko Hezkuntza Sistemak ematen dien erantzun-mota aztertzea da.
Hasteko, Curriculuma Norbanakoari Egokituta (CNE) duten ikasleen eta HPB dituzten ikasleen hezkuntza-egoera ezagutzera zuzendu da ikerketa, ondoren profesionalek CNE eta HPB dituzten ikasleei erantzuteko zer hezkuntza-estrategia erabiltzen dituzten deskribatzeko. Ikastetxeen eta CNE duten ikasleen familien artean zer harreman ezartzen diren arakatu da eta familiek emandako hezkuntza-erantzunaz zer asebetetze-maila duten baliatu da. Era honetan, tutoreek eta laguntzako irakasleek gauzatzen dituzten esku-hartzeen egokitasuna ikustatu ahal izan da, erreferentzia gisa eskola inklusiboaren adierazle jakin batzuk hartuta.
Ikerketa honen arabera, HPB dituzten ikasleen hezkuntza-erantzuna hezkuntza-sistema arruntean barneratuta dago, eta gizarteratzearen helburua lortuta dagoela esan daiteke, nahiz eta irakaskuntzaz kanpoko espazioetara ere hedatu behar den. Dena den, desberdintasun garrantzitsuak daude, lurraldeen artean, Hezkuntza Premia Bereziak dituzten biztanleria-kopuruaren hausnarketari dagokionez; ziur asko, bakoitzak “Hezkuntza Premia Berezien Kodea” interpretatzeko duen moduak eragiten du hori.
Txosten honen egileek esaten dute Eskola inklusiboari bide emango dioten hezkuntza-politikak garatzeko, beharrezkoa dela irakasleen prestakuntzaren funtzioa onartzea. Horretarako, profesionalen esperientzietatik eta ezagutzetatik abiatzea gomendatzen dute.