Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan. Behin betiko txostena (2011-2015)
Aurkibidea
Sailburuaren aurkezpena.
Sarrera.
I. Eskolaren eraginkortasuna eta hezkuntza testuingurua.
II. Balio erantsi handiko ikastetxeen ezaugarriak eta jardunbide egokiak.
III. Balio erantsi handi eta txikiko ikastetxeen azterketa.
IV. Ondorio orokorrak.
I. eranskina. Eredu estatistikoa.
II. eranskina. Hedapena.
LABURPENA
Ikerketaren lehen fasean, teknika estatistikoak erabiliz hautatu ziren Lehen Hezkuntzako eta DBHko 32 ikastetxe -publiko eta itunpeko- 2009 eta 2010ean burututako Ebaluazio Diagnostikoetako emaitzen arabera, betiere beren balio erantsi handiak hartuaz kontuan, hau da, beren batez besteko puntuazioak -behin testuinguruko aldagaien eragina berdindu ondoren- espero zitekeenaren gainetik ageri zituzten ikastetxeak. Behin ikastetxeok identifikatu eta ezaugarrituta, azterketa kualitatiboa burutu zen hauen gainean bederatzi kategoriatan oinarrituta; kategoria, ohiko literaturan agertu ohi direnak emaitza akademiko onei lotutako faktore gisa. Analisi honetatik abiatuta osatu zen ondoren praktika onetako katalogo bat, gero besterenganatzeko modukoa hezkuntza sistema hobetzeko asmoan.
Bigarren fase batean eta jada atzemandako balizko praktika on horietan sakontzeko asmoz burutu zen kasu azterketa aurretik jada aukeratuak zirenen arteko bederatzi ikastetxe zehatzetan 2011ko Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak izanik kontuan. Eta beste alde batetik, modu berean aztertu ziren beren emaitzetan eskola eraginkortasun baxua erakutsia zuten ikastetxeetako hezkuntza praktikak, gero horiek alderatzeko balio erantsi handiko zentroetan aurkitutako haiez.
Azkenik, ikastetxe eraginkor eta ez-eraginkorren arteko konparazio orokor bat aurkezten da aztertu diren kategoriak kontuan.