ED09. Faktoreen eta aldagaien analisia. LH 4. maila
Aurkibidea
1. SARRERA
2. IKASLEAREN ETA FAMILIAREN EZAUGARRIEN INGURUKO FAKTOREAK ETA ALDAGAIAK
2.1. FAMILIAREN INGURUNEARI DAGOZKION ALDAGAIAK
2.2. IKASLEARI DAGOZKION PROZESU-ALDAGAIAK
3. IKASTETXEARI LOTUTAKO FAKTOREAK ETA ALDAGAIAK
3.1. IKASTETXEARI DAGOZKION ABIAPUNTU-ALDAGAIAK
3.2. PROZESU-ALDAGAIAK
4. IKASTETXEEN EZAUGARRITZEA EMAITZEN ETA ERAGINKOR-TASUNAREN ARABERA
4.1. Emaitzarik altuenak eta apalenak izan dituzten ikastetxeak
4.2. Ikastetxeen eraginkortasuna
5. EMAITZEN ARTEKO ALDEAK AZALTZEKO EREDUA
5.1 Emaitzen aldakortasunaren analisia: ikastetxeen arteko bariantza
5.2 Emaitzen arteko aldeak azaltzeko eredua
6. ALDAGAIEN ANALISIARI BURUZKO ONDORIOAK
Laburpena
Urtero ebaluatzen diren oinarrizko konpetentzietako errendimenduan faktore ugarik eragiten dute. Dena den, ez da erraza eragina duten faktore eta aldagai guztiak ezagutzea, ez eta benetan zein neurritan eta nola eragiten duten jakitea ere. Hainbat azterketa egin ostean, argi eta garbi emaitzetan nolabaiteko eragina dutenak edo horiekin lotuta daudenak hautatu dira.
Txostenak aldagai horiek aztertzen ditu, LHk 4. mailako ikasleen galdera sortatik jasotako informazioa abiapuntutzat hartuta: ikasleen ikastetxez kanpoko alderdiak, familiari dagozkionak, ikastearekiko jarrera, ikasleak ikastetxearen inguruan duen pertzepzioa, arlo jakin batzuekiko zaletasuna, ikaskideekiko jokaera problematikoak, etxeko lan-ohiturak etab.
Beste atal batzuek ikastetxearen aldagaiei erreparatzen diete, besteak beste, maila sozioekonomikoari, inguruneari edota Matematikan lortutako kalifikazioei. Beste aldagai batzuek (ikasleen sexuak, etxeko hizkuntzak eta probakoak, eta ISEK - indize sozioekonomiko eta kulturalak) emaitzetan duten eragina emaitzen txostenetan aztertu zen. Nolanahi ere, horietako batzuk txosten honetan ere jaso dira, emaitzak azaltzeko garrantzitsua den informazioa dokumentu bakar batean biltzeko xedearekin.
Ikerlanaren arabera, ISEK indizearen balioa (norbanakoarena eta ikastetxearena) eta adin egokian eskolatuta egotea dira emaitzetan gehien eragiten duten aldagaiak. Ikasle etorkinak irakasmaila honetan guztien %6,8 dira eta multzoak ez du inongo konpetentziatan gainditu finkatutako batez bestekoa. Beste aldetik, Batxilergoko edo goragoko ikasketadun aitak edota amak dituzten ikasleek batez bestekoa baino puntuazio altuagoak lortu dituzte konpetentzia guztietan.