ED09. Emaitzen txosten orokorra. DBH 2.maila
Aurkibidea
1. Sarrera
A. Testuinguru teorikoa
B. Proben eta aplikazio-prozesuaren deskribapena
C. Ikasleen indize sozio-ekonomikoa eta kulturala
2. DBHko 2. mailako ikasleen emaitzak ebaluatutako oinarrizko konpetentzietan
2.A. Euskarazko Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia
2.B. Gaztelaniazko Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia
2.C. Matematikarako konpetentzia
2.D. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako konpetentzia
3. DBH 2ko emaitzak ISEK indizearen arabera eta geruzen ezaugarriak
Laburpena
Ebaluazio diagnostikoa hezkuntza-sistema hobetzeko tresna estrategikoa da. Ikasleen konpetentzia mailak eta horrekin batera ikastetxeen eta hezkuntza-sistemaren egoera ezagutzeko sortu da. 2008an proba pilotu bat egin eta gero, 2009 ikasturtean egin da lehen azterketa ofiziala. Bertan parte hartu dute 335 ikastetxeetan eskolatutako DBHko 2. mailako 17.550 ikasleek. Curriculum-garapenetik bereizita dago, jasotako ikaskuntza aplikatzeko eta arazoak hainbat testuingurutan konpontzeko ikasleek duten gaitasuna neurtzen baitu.
Ebaluazio diagnostikoa bi alorretan egituratuta dago: batetik, alderdi finkoa dago, izaera instrumentalena duten hiru konpetentzien ebaluazioa egiten duena –Euskarazko eta gaztelaniazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia eta Matematikarako konpetentzia–; bestetik, alderdi aldakorragoa dago, oinarrizko ikaskuntzetako gainerako konpetentziak ebaluatzen dituena. Aurtengo edizioan, oinarrizko konpetentzia finkoez gain, Zientzia-, teknologia-, eta osasun-kulturarako konpetentzia ebaluatu da.
Konpetentzia mailen araberako emaitza orokorrekin eta geruza bakoitzekoekin batera, txostenean hainbat aldagai esanguratsu aztertu dira, emaitzak sakonago azaltzeko lagungarri izan daitezkeenak (indize sozioekonomikoa eta kulturala, sexua, ikasmailaren egokitasuna, probako hizkuntza eta familia hizkuntza…).
Txosten honek eskaintzen dituen ondorioen arabera, euskarazko hizkuntza-komunikaziorako konpetentzian, DBH 2ko ikasleen %44 erdi-mailan dago eta %38k hasierako mailan kokatzen da. Gaztelaniazko konpetentzian, %84 erdi-mailan eta maila aurreratuan dago eta %16k hasierako mailan kokatzen da. Matematikari dagokionez, ikasleen %60 konpetentziako erdi-mailan dago, %15ek hasierako mailarako deskribatu diren trebetasunak bakarrik menperatzen ditu eta ia laurdenak maila aurreratuta batean dago. Azkenik, ikasleen %82 inguru dago Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako konpetentziako erdimailan eta maila aurreratuan.