ED09. Faktoreen eta aldagaien analisia. DBH 2. maila
Aurkibidea
1.SARRERA
2.IKASLEAREN ETA FAMILIAREN EZAUGARRIEN INGURUKO FAKTOREAK ETA ALDAGAIAK
2.1. IKASLEAREN ETA FAMILIAREN INGURUNEARI DAGOZKION ALDAGAIAK
2.2. IKASLEARI ETA FAMILIARI DAGOZKIEN PROZESU-ALDAGAIAK
3.IKASTETXEARI LOTUTAKO FAKTOREAK ETA ALDAGAIAK
3.1. ABIAPUNTU-ALDAGAIAK
3.2. IKASTETXEARI LOTUTAKO PROZESU-ALDAGAIAK
4.IKASTETXEEN EZAUGARRITZEA EMAITZEN ETA ERAGINKORTASUNAREN ARABERA
4.1. EMAITZARIK ALTUENAK ETA APALENAK IZAN DITUZTEN IKASTETXEAK
4.2. IKASTETXEEN ERAGINKORTASUNA
5.EMAITZEN ARTEKO ALDEAK AZALTZEKO EREDUA
5.1. EMAITZEN ALDAKORTASUNAREN ANALISIA: IKASTETXEEN ARTEKO BARIANTZA ETA
IKASTETXE BARRUKO BARIANTZ
5.2. EMAITZEN ARTEKO ALDEAK AZALTZEKO EREDUA
6.ALDAGAIEN ANALISIARI BURUZKO ONDORIOAK. DBH 2. EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA 2009
Laburpena
Urtero ebaluatzen diren oinarrizko konpetentzietako errendimenduan faktore ugarik eragiten dute. Dena den, ez da erraza eragina duten faktore eta aldagai guztiak ezagutzea, ez eta benetan zein neurritan eta nola eragiten duten jakitea ere. Hainbat azterketa egin ostean, argi eta garbi emaitzetan nolabaiteko eragina dutenak edo horiekin lotuta daudenak hautatu dira.
Txostenak aldagai horiek aztertzen ditu, ikasleen galdera sortatik jasotako informazioa abiapuntutzat hartuta: ikasleen ikastetxez kanpoko alderdiak, familiari dagozkionak, ikastearekiko jarrera, ikasleak ikastetxearen inguruan duen pertzepzioa, arlo jakin batzuekiko zaletasuna, ikaskideekiko jokaera problematikoak, etxeko lan-ohiturak, HBEP programak, etab.
Beste atal batzuek ikastetxearen aldagaiei erreparatzen diete, besteak beste, maila sozioekonomikoari, inguruneari edota Matematikan lortutako kalifikazioei. Beste aldagai batzuek (ikasleen sexuak, etxeko hizkuntzak eta probakoak, eta ISEK - indize sozioekonomiko eta kulturalak) emaitzetan duten eragina emaitzen txostenetan aztertu zen. Nolanahi ere, horietako batzuk txosten honetan ere jaso dira, emaitzak azaltzeko garrantzitsua den informazioa dokumentu bakar batean biltzeko xedearekin.
Ikerlanaren arabera, ISEK indizearen balioa (norbanakoarena eta ikastetxearena) eta adin egokian eskolatuta egotea dira emaitzetan gehien eragiten duten aldagaiak. Beste datu batzuek adierazten dutenez, gurasoen ikasketa maila zenbat eta altuagoa izan orduan eta emaitza hobeak izaten ditu ikasleak; atzerritar etorkiko ikasleek -%7,8k- batez bestekoa baino puntuazio apalagoak lortu dituzte, batez ere Euskaran.