ED09. Laburpen exekutiboa. DBH 2. maila

Izenburua ED09. Laburpen exekutiboa. DBH 2. maila
Data 2010eko otsaila
Editatua Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 32882
Sintesia Ebaluazio diagnostikoaren lehenengo edizioaren laburpen exekutiboa da hau. Aldi honetan, Euskadiko ikastetxe publikoetan eta itunpekoetan matrikulatutako DBHko 2. mailako ikasleak izan dira partaide. Oinarrizko konpetentziez gain (euskara, gaztelania eta matematika), ebaluatu da Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako konpetentzia.

Aurkibidea

A.2009KO PROBAREN EZAUGARRIAK ETA DATUAK
  1. Ebaluazio diagnostikoaren xedea eta helburuak
  2. Aplikazio prozesua
  3. Ebaluatutako populazioaren deskribapena
  4. Testuinguruari buruzko galdera-sortak
  5. Emaitzen aurkezpena
B. EMAITZAK OINARRIZKO KONPETENTZIEN ARABERA
  1. Matematikarako konpetentzia
  2. Gaztelaniazko Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia
  3. Euskarazko Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia
  4. Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako konpetentzia
C. EMAITZAK ZENBAIT ALDAGAIREN ARABERA
  1. Ikasleen sexuaren arabera
  2. Ikasleen adinaren egokitasuna irakasmailarekiko
  3. Etxeko hizkuntza/probako hizkuntza
  4. ISEK INDIZEAREN ETA LORTUTAKO EMAITZEN ARTEKO HARREMANA

 


Laburpena

Euskal Komunitate Erkidegoan egin den Ebaluazio diagnostikoaren lehenengo edizioa da hau. Proba hauekin ikastetxeak bizitzarako zenbat prestatzen duen eta ikasleak gizarte modernoko biztanle gisa duten betebeharra beren gain hartzeko zenbateraino prestatua dauden baloratu nahi da. Era berean, eskainitako ondorioen medioz, ikastetxeei hezkuntza-jarduera hobetzen laguntzea eta Administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria ematea nahi da.

2009ko apirila eta maiatzean egin zituzten probak funts publikoak oinarri dituzten ikastetxeetako (publikoak eta itunpekoak) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiek, 17.550 lagunek, hain zuzen. Ebaluazio diagnostikoaren aurtengo edizioan (ED09), oinarrizko hiru konpetentziez gain (Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia euskaraz, Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia gaztelaniaz eta Matematika), Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako konpetentzia ebaluatu da.

Konpetentzia mailen araberako emaitza orokorrekin eta geruza bakoitzekoekin batera, laburpen exekutibo honentan hainbat aldagai esanguratsu aztertu dira, emaitzak sakonago azaltzeko lagungarri izan daitezkeenak (sexua, ikasmailaren egokitasuna eta etxeko hizkuntza zein probako hizkuntza). Beste atal batean, ISEK indize soziokulturalaren eta lortutako emaitzen arteko harremanetan sakontzen da. Gainera, azterketa konparatiboa egin da, eta horri esker, orain arte burututako bi edizioetan ebaluatu diren hiru konpetentzietako emaitzen bilakaera ezagutu daiteke.

Laburpen exekutibo honen arabera, ebaluazio honetan, matematirako konpetentzian, ikasleen ia %85ek hasierako maila gainditu du, %25 maila aurreratuan dagoelarik. Gaztelaniazko hzkuntza komunikazioan, %84k hasierako maila gainditu du, eta ia %30 maila aurreratuan dago, eta euskarazkoan, ikasleen %62k hasierako maila gainditu du, eta %30 baino apur bat gehiago maila aurreratuan dago. Zientzari dagokionez, %82k hasierako maila gainditu du, eta %25,2 maila aurreratuan dago.