Haur Hezkuntzako lehen zikloa Euskadin. Haurreskolak Patzuergoko ikastetxeen azterketa eta balorazioa.
Aurkibidea
- 1. ESKOLATZE GOIZTIARRA
- 2. IKERKETAREN EZAUGARRIAK
- 3. FAMILIEN EZAUGARRIAK
- 4. HAURRESKOLEN BALORAZIOA
- 5. ONDORIOAK
- 6. BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK
Laburpena
Ikerketaren helbururik behinena Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeen egoera ezagutzea eta familiek ikastetxeetan egindako lanaz duten iritzia jasotzea da, ekintza berriak definitu, hobekuntza-irizpideak zehaztu eta iradokizunak jasotzeko xedearekin. Kontuan hartzekoa da Euskadin bizi diren bi urtetik beherako haurren % 40 inguru ikastetxeren batean matrikulatuta zegoela 2011-2012 ikasturtean.
Seme-alabak haurreskoletan dituzten familien zenbait ezaugarri ezagutzera eta ikastetxeen kalitatea ebaluatzera bideratu da ikerketa.
Galdera-sorten bidez, gurasoek antolamendu-alderdiak, instalazioak eta Partzuergoak eskaintzen dituen zerbitzuak ebaluatu dituzte. Ondorioen arabera, gogobetetze maila altua da, izan ere, ia erantzun guztietan haurren aurrerapena onartzen da.
Antolamendu-alderdiari erreparatuta, txosten idatziek eta ate irekietako jardunaldiek izan dute balorazio onena; txarrena, berriz, bileren maiztasunak izan du. Instalazioei (altzariak, garbitasuna, segurtasuna…) buruzko iritzia ere oso ona da, baina inkesta egin dutenen erdia baino gehiago catering-zerbitzuaren prezioagatik kexu azaldu dira. Hobetu daitezkeen hezkuntza-alderdi batzuk aipatu dituzte familiek, besteak beste, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko prestakuntza.
Familien ezaugarriei dagokienez, azterketaren arabera, amen % 60ren eta aiten % 51,5en adina 33 eta 38 urte bitartekoa da, gehienak Euskadin jaioak dira eta derrigorrezko hezkuntzaren ondoko ikasketak dituzte.