Haur Hezkuntzako lehen zikloa Euskadin

Izenburua Haur Hezkuntzako lehen zikloa Euskadin
Data 2015
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 68009
Sintesia Ikerlan honen helburu nagusia Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako egoera ezagutzea da eta, baita ere, familiek ikastetxe horietan egiten den lana nola baloratzen duten ezagutzea. 2012ko ekainean Haurreskolak Partzuergoaren eta Irakas-sistema Ebaluatzeko eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) arteko lankidetza hitzartu zen. Hasteko familientzako galdera-sorta definitu zen, Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeetako errealitatea ongi ezagutzeko eta ebaluazio irizpideak finkatzeko.

Aurkibidea

 


Haur hezkuntzako lehen zikloa Euskadin

1. ESKOLATZE GOIZTIARRA    
1.1. Eskolatze goiztiarraren garrantzia
1.2. Jaiotza kopuruaren bilakaera Euskadin
1.3. Sei urtetik beherako haurren eskolatzea
1.4. Haurreskolak Partzuergoa
2. IKERLANAREN EZAUGARRIAK    
2.1. Ikerlanaren helburuak
2.2. Ikerlanaren diseinua eta metodologia
2.3. Galdera-sortaren ezaugarriak
2.4. Bildutako laginaren deskripzioa
3. FAMILIEN EZAUGARRIAK   
3.1. Ezaugarri sozio-ekonomikoak eta prestakuntzakoak
3.2. Hizkuntzaren aldetiko ezaugarriak   
3.3. Jarduerak familiaren ingurunean
4. HAURRESKOLAK PARTZUERGOKO IKASTETXEEN BALORAZIOA
4.1. Gogobetetze maila orokorra
4.2.Haurreskoletako hezkuntza-lanaren balorazioa
4.3.Haurreskoletako antolamendu-alderdien, instalazioen eta zerbitzuen balorazioa
4.4.Familien parte-hartzea eta lankidetza
5.ONDORIOAK
6.BIBLIOGRAFIA ERREFERENTZIAK 

 

Laburpena

Txostenean biltzen diren datu eta ondorioak oso baliogarriak dira gure hezkuntza sistema ezagutzeko. ISEI-IVEI eta Haurreskolak Partzuergoaren lankidetza-prozesuaren ondorioz, galdera-sorta bat prestatu zen, atal hauetan banaturik:
•    Familien profila. Atalik luzeena, askotariko galderak sartzen baitira: jaiotze data eta lekua, gurasoen lana eta ikasketa-maila, etxearen zenbait ezaugarri, senideen kopurua, etxeko hizkuntza, familian egiten diren jarduerak eta beste batzuk. Prestakuntzari buruzko galdera ireki bat ere badago.
•    Ikastetxeko instalazioak eta zerbitzuak. Atal honetan 15 alderdiren balorazioa eskatzen da, (adibidez, espazioak, ordutegiak, baliabideak, segurtasuna...) oso desegokia, desegokia, egokia, oso egokia eskala batean.
•    Parte hartzea eta elkarlana. Atal honetan 11 galdera egiten dira ikastetxearen eguneroko funtzionamenduari buruz, adibidez, taldeko bilerak, banakako elkarrizketak, materialen trukea, jardueretan parte hartzea, eguneroko informazioa eta abar. Erantzun itxia eskatzen da: bai ala ez.
•    Hezkuntza-lana. Atal honetan hezkuntza eta antolamendu alderdiak aztertzen dira. Hezkuntza alderdien artean gizonen eta emakumeen berdintasuna, haurren garapena, behar pertsonalei nola erantzun eta abar aipatzen dira. Antolamenduaren alderdietan balorazioa eskatzen da egokitze prozesuari, bilerei, txostenei eta abarrei buruz.
•    Balorazio orokorra. Atal honek bukaera ematen dio galdera-sortari hiru galderekin. Lehenengo bietan gogobetetze orokorrari buruz galdetzen da, eta azken galderan lau bat lerroko espazio irekia eskaintzen da.