Ikaskideen arteko tratu txarrak 2018

Izenburua Ikaskideen arteko tratu txarrak 2018
Data 2019ko abenduak 13
Editatua ISEI-IVEI
Egileak ISEI-IVEI
Formatua
Sintesia Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, berdinen arteko jazarpenari buruzko ikerketa. Ikerketa hau egin da Lehen Hezkuntza 4., 5. eta 6. mailako 5.923 ikasleekin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1., 2., 3. eta 4. mailako 8.080 ikasleekin, eta ikasleok hizkuntza ereduaren eta ikastetxeen titularitatearen araberako lagin geruzatu batetik hautatuak izan dira. Ikerketaren asmoa da datu eguneratuak ematea eta, era horretan, 2004-2005 ikasturtetik egiten ari den ikerketari bilakaera adieraztea.

Aurkibidea

1. 2018.EKO IKASKIDEN ARTEKO TRATU TXARREI BURUZ AZTERKETA.  

1.1. Sarrera.

1.2. Oinarri teorikoa eta metodologia.

1.3. Ikerketaren ezaugarriak eta lagina.

1.4. 2018 lagina. 

2.  IKASKIDEEN ARTEKO TRATU TXARREN AZTERKETA 2018: EMAITZEN AURKEZPENA.

2.1. Tratu txarren indize orokorra (ttio).

2.1.1. Tratu txarren indize orokorraren sexu eta etapen arabera. 

2.1.2. Indize orokorra geruzen arabera etapa bakoitzean, eta 2018-2016 urteetako alderaketa. 

2.1.3. Tratu txarren indize orokorra, eskola mailen, guztizkoaren eta sexuaren arabera. 

2.1.4. Tratu txarraren indize orokorraren bilakaera etapen eta ikasmailen arabera. 

2.2. Zer tratu txar mota jasaten dute biktimek? 

2.2.1. Tratu txar motak, etapa eta sexuaren arabera.

2.2.2. Ciberbullinga.

2.2.3. Zenbat tratu txar mota jasaten dute biktimek?

2.3. Tratu txarren ingurunea.

2.3.1. Tratu txarrak zer mailatan, nork eta non gertatzen dira?.

2.3.2. Norekin hitz egiten du biktimak eta nork esku hartzen du tratu txarren aurrean?

2.4. Zer pentsatzen dute eta nola jokatzen dute ikasleek, oro har?

2.4.1. Nori eskatuko liokete laguntza ikasleek tratu txarren biktima izanez gero?.

2.4.2. Zer egiten dute ikasleek ikaskideek tratu txarrak jasaten dituztenean? 

2.4.3. Genero arrazoi edo sexu orientazioagatik ikaskideak baztertzen dira? 

2.4.4. Ikastetxera joateko beldurra eta horren arrazoiak. 

2.4.5. Zer iritzi dute ikasleek irakasleekin duten harremanaz?

2.5. Berdinen arteko jazarpenaren biktimaren profila.

2.5.1. Lehen hezkuntzan eta dbhn tratu txarren biktima den ikaslearen profila. 

3. IKASTETXEAREN INTERBENTZIOA. 

3.1. Zer egiten dute irakasleek ikaskideen arteko jazarpenarekin?

3.2. Gatazken bilakaera azken hiru urteotan. 

3.3. Ikastetxeen ekintzak ikasleen arteko gatazkak direla eta.

 

Laburpena

2018ko tratu txarren indize orokorra Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailetako tratu txarren 18 jokabidetan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailetako tratu txarren 19 jokabidetan oinarrituz egon da, eta kontuan hartu dira ikasturtea hasi zenetik “sarritan” edo “beti” errepikatuta gertatzen diren horrelako jokaerak.

2018ko ebaluazioan, tratu txarren indize orokorra Lehen Hezkuntzan % 20,2 izan da eta DBHn, % 16,2.

Mutilek tratu txar gehiago jasaten dute neskek baino, eta hori aztertutako ikasturte eta urte guztietan gertatzen da.

Biktimetan ehuneko handiena duen tratu txar mota ahozko tratu txarra da (% 14,1) Lehen Hezkuntzan, eta % 11,2 DBHn), bigarren tratu txar moten ehunekoa gizarte bazterketa Lehen Hezkuntzan (% 7,3) eta jabetzei egindako erasoa DBHn (% 4,7).

Lehen Hezkuntzan, tratu txarra jolastokian egiten da batez ere (% 38,8), eta biktima dagoen klase bereko (% 41,3) mutil batzuek (% 36,3) egiten dute. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, tratu txar egoeren % 31,9 klasean gertatzen dira. Lehen Hezkuntzan ere gertatzen den bezala, biktimaren ikasgela berekoak (% 45,6) diren mutilek egiten dituzte (% 36,0).

Biktimek, hala Lehen Hezkuntzan, nola DBHn, gehiago jotzen dute familiara eta lagunetara gertatzen zaienaz hitz egiteko, ikastetxeko profesionaletara baino. Lehen Hezkuntzako ikasleen % 15,6k, inoiz ez du hitz egiten inorekin, ezta DBHko ikasleen % 24,0k ere.