2005. Tratu txarra berdinen artean. "Bullying-a" Euskadin. DBH.
Laburpena
Argitalpen honek biltzen ditu, laburki eta grafikoki, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, bullying-ari edo ikaskideen arteko tratu txarrei buruz Euskadin egindako lehenengo ikerketaren emaitzak.
2004ko azaroan eta abenduan garatu zen ikerketa hau eta bertan DBKko 81 ikastetxetan matrikulatuta zeuden 3.132 ikaslek parte hartu zuten. Kontuan hartu ziren 13 jarrera edo egoera, irainen eta eraso fisikoen artean daudenak.
Txosten honen arabera, Euskadiko DBHko ikastetxeetan, bullying indizea %3,7koa da. Ikaslego-biktimaren %11 batek ez dio inori ezer esaten, tratu txarren ehunekoak altuagoak dira lekuko gisa egile gisa baino, egile nagusiak “mutil batzuk” dira, gehienetan gela berekoak eta gela barruan gertatzen da batez ere. Emaitz hauen arabera, gehien erreakzionatzen dutenak lagunak eta familia dira, eta biktimak mutilak dira kasu gehiagotan neskak baino. DBH 1 eta 2-ko ikaslegoa da gehien jasaten duena, errepikatzaileekin batera, eta gutxiago gertatzen da udalerri txikietan.