2004. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ebaluazioaren txostena. 2000.
Aurkibidea
EBALUAZIOREN EZAUGARRIAK
PROBAK ETA GALDERA-SORTAK
E.A.E.-ko EMAITZA OROKORRAK
EUSKARA ETA LITERATURA
GAZTELANIA ETA LITERATURA
MATEMATIKA
NATUR ZIENTZIAK
Laburpena
Txosten honetan 2000 urtean Euskadiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen errendimenduak neurtzeko egindako ebaluazio baten emaitzak eskaintzen dira. Laginketa-mota multzoka eta bi etapatan egin zen: Lehenengoa, ikastetxeen ausazko hautaketa estratuetan eta, bigarrenean, aukeratutako ikastetxe bakoitzaren barruan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasgela bat ausaz hautatu zen.
Probak egiteko, galderez osatutako koaderno batzuk banatu ziren, arloka: Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Matematika eta Natur Zientziak. Hezkuntza-testuinguruaren inguruko informazioa biltzeko, ikasleei, arlo bakoitzeko irakasleei, zuzendaritza taldeari eta familiari buruzko galdera-sortak banatu ziren.
Emaitzak ereduaren arabera, edukiaren arabera eta operazio kognitiboaren arabera aurkezten dira. Honi, ondorio batzuk gehitzen zaizkio. Hauen artean, Euskara eta Literatura arloan, aipatzen da ereduen arteko ezberdintasuna esanguratsua dela: D ereduan daude emaitzarik hoberenak, eta horren ondotik B ereduan; A ereduan, ordea, emaitzak okerragoak dira.
Matematik arloan, kontzeptu eta prozedura matematikoak arin barneratzen dira; hori horrela, ezagutu ezagutzen dute gaia, baina ez dituzte modu egokian erabiltzen eguneroko bizitzakoak diren edo ez diren testuinguru eta egoeratarako lanabes gisa. Eta Natur Zientzietan, erantzun askotan funtsezko kontzeptuen oroipenean akatsa antzeman da.