2006. Lehen Hezkuntzako ebaluazioa. 2004. Laburpen exekutiboa. Ondorioak eta hobetzeko proposamenak.

Izenburua 2006. Lehen Hezkuntzako ebaluazioa. 2004. Laburpen exekutiboa. Ondorioak eta hobetzeko proposamenak.
Data 2006ko ekaina
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 35609
Sintesia Lehen Hezkuntzako Ebaluazioa 2004. Laburpen exekutiboa. Ondorioak eta hobetzeko proposamenak

Aurkibidea

1. EMAITZA OROKORREN ONDORIOAK
2. CURRICULUMEKO ALDERDIEKIN LOTUTAKO ONDORIOAK
3. IKASLEEN ETA IKASTETXEEN INGURUNEAREN EZAUGARRIAK ETA ONDORIOETAN DUTEN ERAGINA
4. GERUZEN EZAUGARRIAK ETA EMAITZAK.

ERANSKINA

 

Laburpena

Txosten honek 2004an egindako Lehen Hezkuntzari buruzko ebaluazioaren emaitzen laburpena aurkezten du. Ebaluazio horrek 1999an hasitako bideari jarraitu dio, baina oinarrizko bi urrats egin ditu aurrera: arlo gehiagotan egin da, eta, gainera, curriculumaren berezko alderdiari arreta berezia eman dio; horrela, Euskadiko hezkuntza-sistemak etapa honetan duen egoera hobeto ezagutu dezakegu.

Ebaluazioak Lehen Hezkuntzaren 6. mailako ikasleen jakintza-maila ezagutu eta baloratu nahi du, edukiei dagokienez, Euskara, Gaztelania, Matematika eta Ingurune Natural eta Sozialaren Ezagutza arloetan. Gainera, emaitzak 1999koekin alderatu dira eta baita baloratu da ikasleen errendimenduan zer eragin duten hainbat faktorek: gizarte- eta familia-testuinguruak, hezkuntza-prozesuek eta eskolaren inguruneak.

2004ko ebaluazioaren emaitza orokorrak 1999koak baino hobeak dira Gaztelanian; aldiz, Matematikan eta Ingurunearen Ezagutzan ez dago alde esanguratsurik.  Ikasleen %80 eta 90 artean gutxieneko errendimendu-maila gainditzen dute arlo guztietan, baina gehienak tarteko mailan daude, eta oso gutxik lortzen dute maila gorena eta bikaina.

Beste aldetik, ebaluatutako bi hizkuntza-arloetan, eredu bakoitzeko ikasleen emaitzetatik ondorioztatzen denez, gaur egun dagoen eredu bidezko antolaketak ez du bermatzen ikasle guztiek hizkuntza-gaitasun komun eta oinarrizko batzuk eskuratuko dituztenik euskaran eta gaztelanian.