2009. Ikaslearen irakaskuntza ikasketa prozesuan ikasturtea errepikatzeak duen eragina

Izenburua 2009. Ikaslearen irakaskuntza ikasketa prozesuan ikasturtea errepikatzeak duen eragina
Data 2009ko apirila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 36079
Sintesia Ikasleen ikaskuntza-prozesuan ikasturtea errepikatzeak dituen ondorioetan sakontzen du txosten honek, eta Euskal Hezkuntza Sistemaren egoera Europako eta Amerikako beste herrialde batzuetakoekin alderatzen du.

Aurkibidea

 
I. Sarrera

II. IKERKETAREN HELBURUAK ETA METODOLOGIA

III. GAIAREN EGOERA.

A. Nazioartean ikasturtea errepikatzearekin lotutako ikerketak:

* Ameriketako Estatu Batuak

* Quebec

*  Europa

*  Espainiako estatua

B. Ikasturtea gainditzearekin lotura duten hezkuntza-arloko politikak.

C. Estatu mailan eta Euskadin ikasturtea errepikatu duten ikasleen tasak.

D. Estandarizatutako ebaluazioetan errepikatu duten ikasleen emaitzak Euskadin.

IV. IKERKETAREN ONDORIO OROKORRAK

V. ERANSKINAK:

I.eranskina. Errendimendua TIMSS 2007an eta ikasgelako ebaluazioetan.

II. eranskina. Ikasketaburuen galde-sortaren deskribapen-azterketa.

III. eranskina. Ikasleen galde-sotaren deskribapen-azterketa.

IV. eranskina. Ikaslearen galde-sorta.

V. eranskina. Ikasketaburuarentzarako galde-sorta.

VI. eranskina. TIMSS ebaluazioaren errendimendu mailen taula.

VII. eranskina. Erreferentzia bibliografikoak.

 

 

Laburpena

Txostenaren hasieran, gainbegiratua ematen zaio gaiari buruzko historiari, egungo egoerari, egindako ikerketei eta Amerikako Estatu Batuetan, Kanadan, Europan eta Espainiako estatuan ikasturtea errepikatzeak dituen ondorioei. Herrialde horietako hezkuntza-politikak alderatzen ditu ikerlanak, eta Espainiako estatuan eta euskal curriculumean indarrean diren lege esparruen edukia azaltzen du.
 
Jarraian, hezkuntza-sistemetako bakoitzean errepikatzen duten ikasleen tasa adierazten da, TIMSS 2007 proban izan duten errendimendua egiaztatzen da eta errepikatu duten ikasleen eta aurrera doazenen emaitzak alderatzen dira epe luzera begira. Ikasturtea errepikatzea saihesteko hartutako neurriak eta ondorengoak ere azaltzen dira txostenean, eta ikastetxeek errepikatzeari ematen dioten balioa. Ikasleek neurriaren eraginkortasunari eta alderdi emozionalean duen eraginari buruz duten iritzia ere jaso da.

Horrenbestez, ikerlanaren arabera, Euskal Hezkuntza Sisteman ikasleen ehuneko oso txiki batek errepikatzen du ikasturtea, inguruko sistemekin alderatuta. Errepikapen gehiago izaten dira sare publikoan itunpekoan baino, eta errepikatzaileen artean mutilak dira nagusi.

Bestalde, txostenak dioenez, TIMSS 2007 proban errepikatzaileek lortutako puntuazioa eskasagoa da dagokien ikasturtean dauden ikasleena baino.

Pertzepzioei dagokienez, ikasturtea errepikatzea erabilgarria da ikasleen %30 - %40rentzat, baina %60 - %70en iritziz, berriz, ez da onuragarria. Ikasketa-buru gehienen ustez errepikapena erabilgarria da, baina arreta indibidualizatuko beste neurri batzuekin osatu behar da.

Ikasturtea errepikatzeak ikasleen ikaskuntza-prozesuan duen eraginari buruzko eztabaidan sakontzea da ikerketa honen helburua; era berean, nazioarteko eta Estatuko hezkuntza esparruan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sisteman den egoera deskribatu nahi da. Ikastetxeetan aurrera eramandako estrategiak bildu dira, errepikatzeak ikaskuntza akademikoa berreskuratzeko duen balioa aztertu da, eta baita autoestimu akademikoan eta sozialean duen eragina ere.