2002. Ingeles arloaren ebaluazioaren txostena. 2. DBH. 2001
Laburpena
Ikerketa hau 1999. urtean egin zenaren jarraipena da. Urte horretan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleen Ingeles maila ebaluatu zen, beste arlo batzuekin batera. Oraingo honetan, DBH amaierako ikasleek Ingelesa irakasgaian lortutako oinarrizko gaitasunak neurtu dira, bai eskuratutako komunikazio-mailari dagokionez, eta baita hizkuntzaren ezagutzari dagokionez ere, ezagutzea eta baloratzea. Era berean, atzerriko hizkuntza bat irakasteko-ikasteko prozesutik arlo horretan lortutako emaitzekin zerikusia izan dezaketen faktoreak identifikatzeadu xede ebaluazio honek.
DBH 2. mailako ikaslegoa ordezkatzen zuen lagin bati egin zitzaion proba hau, 2001 urtean. Ulermen-trebetasunak, entzumena eta irakurmena, nahiz ekoizpen-trebetasuna, mintzamena eta idazmena, neurtu zituen probak. Era berean, hizkuntzari buruzko hausnarketari eta zenbait alderdi soziokulturalei buruzko blokeak ere jorratu ziren.
Ondorio nagusien arabera, emaitzarik altuena entzumenean eskuratzen da, erantzun zuzenen %72ko batez bestekoarekin. Emaitzarik baxuena, berriz, idazmenean eskuratzen da,
%53arekin, EAEko batez bestekoa proba osorako %62koa den bitartean. Irakurmeneko eta hizkuntzari buruzko hausnarketako emaitzak EAEko batez bestekotik gertu daude, erantzun zuzenen %59 eta %58arekin hurrenez hurren. Azkenik, alderdi soziokulturaletan, 2. DBHko ikasleek erantzun zuzenen %66ko portzentajea eskuratu dute.
Beste alde batetik, eta faktore aldagaiei begira, ikusten da ingeleseko eskolaz kanpoko jarduerak egiten dituzten ikasleek eta ingelesaren ikaskuntza 6 urte baino gutxiagorekin hasten direnek emaitza hobeak lortzen dituztela eduki-bloke guztietan.