2007. Eskola uztea DBHko 3. eta 4. mailetan.

Izenburua 2007. Eskola uztea DBHko 3. eta 4. mailetan.
Data 2007ko apirila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua
Sintesia Txosten honek Euskadin DBHn eskola uzteari buruzko ikerketa baten zehaztasunak eskaitzen ditu. Datuak eta ehunekoak biltzen dira, jarritako neurriak aztertzen dira eta honi buruzko ondorioak azaltzen dira.

Aurkibidea

Aurkezpena

1. Sarrera
II. Azterketa deskriptiboa
III. Ikerketari buruzko galderak
IV. Azken ondorioak
Bibliografía
Eranskinak

 

Laburpena

Ikerketa honen helburuak hauexek dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako eskola uztea neurtzea eta, arazo horren aurrean, Euskal Hezkuntza Sistemak eskaintzen dituen prebenzio eta kontrol neurriak aztertzea.

Txostenaren hasieran sarrera bat dugu, non azterlanak ulertzeko elementu teorikoak eta laginaren ezaugarriak ematen diren, baita hainbat herrialde eta erkidegotan gai honen inguruan dagoen egoera ere.

Hurrengo atalean eskola uzteari buruzko datuen azterketa zehatza egiten da eta  ikastetxeetako zuzendaritzen ustetan eskola uztea gertatzeko eragile nagusiak zeintzuk diren aipatzen dira. Bestalde, kontrol neurriak, prebentzio neurriak eta programa espezifikoak aztertzen eta konparatzen dira.

Ikerlanaren amaieran zenbait ondorio ematen dira, euskal hezkuntza sisteman eskola uzten dutenen egungo egoerara hurbildu nahian. Eta ondorio nagusia zera da: Nahiz eta eskola-uztearen tasa baxua izan daitekeen, ezein ikaslek oinarrizko heziketa ez uzteko joera izan behar du. Eskola-sistema behar baino lehen uztearen ondorioek izugarri murrizten baitituzte maila guztietan garapena lortzeko positibilitateak: garapen pertsonala eta gizarte eta lan arloko garapena.

Bestaldetik, ezarritako neurriak jokabide onaren ereduak izan daitezke, ikasle batzuk hezkuntza sisteman mantentzeko baliagarriak baitira; izan ere, neurri horiek barik, seguru asko, eskola utziko zuketen gutxieneko titulazioa eskuratu baino lehen. Neurri horien artean, DBHko ikastetxeetan lantzen diren curriculum-dibertsifikazioko programak nabarmentzen dira.

Baina ikerketak probatu duenez, ikastetxeen ehuneko batek ez du hezkuntza izateko eskubiderako Ikuskaritzaren programa betetzen, ez baititu erregistro-orriak hilero bidaltzen. Horren ondorioz, Hezkuntza Ikuskaritzak hobekuntzarako neurri bat ezarri du 2. Hobetzeko beste puntu bat da neurrien jarraipena. Izan ere, abiarazitako prozesua aztertzeko eta hartutako neurrien sendotasuna ikusteko ez da eperik ziurtatzen.