2004. IKTak integrazioa DBHko ikastetxeetan.
Aurkibidea
1 Sarrera
2. Ikerketa egiteko justifikazioa eta ikerketaren helburuak 3. Esparru teorikoa
4. Ikerketaren hipotesiak
5. Ikerketaren deskribapena
6. Lagineko irakasleen eta ikasleen ezaugarriak
7. Ikastetxeen arteko konparazioa, IKT-en integrazioan eragiten duten faktoreei dagokionez
8. Hipotesien analisia, ikerketaren datuetatik abiatuta
9. Konklusioak eta gomendiak
10. Bibliografia
11. Eraskina
Laburpena
Unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI) txosten honetan aurkezten ditu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan informazio eta komunikaziorako teknologiaren (IKT) integrazioari buruzko ikerketaren ondorioak.
Ikerketak kontuan hartzen ditu ondorengo faktoreak: IKTak zenbat erabiltzen diren irakasteko eta ikasteko jardueretan, metodologian eragin duten aldaketak, hezkuntzako eragileen rolen aldaketan informazioaren trukaketan ikasleen eta irakasleen artean, ikastetxean bertan, eta beste ikastetxeekin, nola erabiltzen diren baliabide berriak ikasleen aniztasunari arreta emateko.
Informazioa EAEko hamar ikastetxek osatu duten lagin esanguratsu batetik hartu da. Zuzendaritzako kideak eta IKTeko arduradunak elkarrizketatu dira. Etapako irakasleei galdera-sorta eman zaie, baita DBHko 2. eta 4. ikasturteetako ikasleei ere. Hezkuntzan ikasleekin IKTetako baliabideak erabiltzen zirenean hainbat zuzeneko behaketa egin dira.
Txostenaren amaieran hainbat proposamen egiten dira, igarritako zenbait arazo konpontzeko balio dutenak, dauden elementu positiboak indartzeko eta ikastetxeetan teknologia hauek sartzeko bidean aurrera egiten laguntzeko. Adibidez, beharrezkoa ikusten da sareko sistema bat martxan jartzea materialak eta esperientziak elkartrukatzeko; pedagogi ereduen berrikuntza bultzatzea (IKTekin batera txertatuko liratekeen jarduerek ikaslearen protagonismoa areagotuko lukete ikasketa prozesuan); Curriculumak Garatzeko Dekretuetan IKTak eta horien erabilera didaktikoa txertatzea, etab.