TIMSS 2003 / Euskadiko txostenen laburpena

Izenburua TIMSS 2003 / Euskadiko txostenen laburpena
Data 2007ko otsaila
Editatua Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia
Egileak Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Formatua 61536
Sintesia Euskadin 2003an egindako TIMSS ebaluazioaren emaitzak eta hauen ezaugarri nagusiak biltzen ditu jendarterako liburuxka honek.

Aurkibidea

1. TIMSS NAZIOARTEKO EBALUAZIOA
2. MATEMATIKA TIMSS 2003n
  2.1. Nola neurtzen du TIMSS 2003k Matematika?
  2.2. TIMSS 2003ren emaitzak Matematikan: Euskadi nazioarteko testuinguruan
  2.3. Zenbait ondorio Euskadiko Matematikako emaitzetatik
3. NATUR ZIENTZIAK TIMSS 2003n
  3.1. Nola neurtzen ditu TIMSS 2003k Zientziak?
  3.2. TIMSS 2003ren emaitzak Zientzietan: Euskadi nazioarteko testuinguruan
  3.3. Zenbait ondorio Euskadiko Zientzietako emaitzetatik
4. ZIENTZIEN ETA MATEMATIKAREN IKAS-INGURUNEA TIMSS 2003n EUSKADIN
  4.1. Ikasleak
  4.2. Curriculuma eta bere irakaskuntza
  4.3. Irakasleak eta ikastetxea

 

Laburpena

TIMSS (Trends in International Mathematics and Science Study) ikerlana International Association for the Evaluation of Educational Achievement (IEA) erakundeak 1995etik lau urtez behin burutzen du eta oso informazio zabala jasotzen du Matematikaren eta Zientzien arloen irakaskuntzaren kopuruari, kalitateari eta edukiei dagozkien aldagai ezberdinei buruz herrialde ezberdinetan.

2003. urtean Euskadik parte hartu du TIMSS ebaluazioan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailan. Euskadik lehengoz hartu du parte sare eta hizkuntza eredu ezberdinei dagozkien sei mailen lagin propio adierazgarriarekin. Ebaluazio honetan lortutako emaitzak txosten sail batean argitaratu dira, probetan erabilitako item batzuekin batera. Txostenak eskuragarri daude Interneten.

Liburuxka honek ebaluazio horren ezaugarri nagusiak eta ondorioak biltzen ditu. Hauen arabera, bai Matematikan bai Zientzietan, euskal ikasleak gaitasun maila ertainetan kokatzen dira gehienbat. Zentzu horretan, euskal hezkuntza sistemak ekitate maila altua erakusten du, bikaintasun maila baxu batekin. Ikerlanean parte hartu duten 21 europar herrialdeei dagokienez, Euskadiko Zientzietako emaitza herrialde hauetako 14ren azpitik dago eta Matematikakoa 12ren azpitik.