TIMSS 2007. Matematikako eta Zientzietako emaitzak Euskadin.

Izenburua TIMSS 2007. Matematikako eta Zientzietako emaitzak Euskadin.
Data 2009ko apirila
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32234
Sintesia DBHko 2. mailako ikasle talde handi bati egindako TIMSS 2007 probetako emaitzak biltzen dira idazki honetan. Ikasle horiek Euskal Hezkuntza Sistema osatutako sare eta hizkuntza eredu ezberdinak ordezkatzen dituzte. Ebaluazio hau lau urtez behin egiten da eta ikasleek bi ezagutza-arlotan, Matematikan eta Zientzietan, duten errendimenduari buruzko emaitzak eskaintzen ditu.

Aurkibidea

1. SARRERA
2. MATEMATIKA TIMSS 2007 EBALUAZIOAN
  2.1 Sarrera
  2.2 Matematikaren antolamendua TIMSS ebaluazioan
  2.3 Matematikako emaitzak
  2.4 Emaitzak eduki-arloen arabera
  2.5 Emaitzak eremu kognitiboen arabera
  2.6 Matematikako errendimenduaren bilakaera Euskadin. TIMSS 2003-2007
  2.7 Matematika arloaren inguruko ondorioak
3. NATUR ZIENTZIAK TIMSS 2007 EBALUAZIOAN
  3.1 Sarrera
  3.2 Natur Zientzien antolamendua TIMSS ebaluazioan
  3.3 Natur Zientzietako emaitzak
  3.4 Emaitzak eduki-arloen arabera
  3.5 Emaitzak eremu kognitiboen arabera
  3.6 Natur Zientzietako errendimenduaren bilakaera Euskadin. TIMSS 2003-2007
  3.7 Natur Zientzien arloaren inguruko ondorioak
4. EUSKAL HEZKUNTZA SISTEMAREN EZAUGARRIAK
  4.1 Sarrera
  4.2 Ekitatearen eta bikaintasunaren analisia Matematikan eta Natur Zientzietan TIMSS 2007
  4.3 Giza Garapenaren Indizea (GGI) eta errendimendua Matematikan eta Natur Zientzietan Eranskinak


I. Eranskina. Errendimendu mailak Matematikan galdera adibideekin.
II. Eranskina. Errendimendu mailak Natur Zientzietan galdera adibideekin

 

Laburpena

Matematikako eta Zientzietako Joeren Nazioarteko Azterlana -TIMSS1- Hezkuntza Errendimenduaren Ebaluaziorako Nazioarteko Elkarteak -IEA2- egiten duen ebaluazioetako bat da. Ebaluazioa 4 urtez behin gauzatzen da eta  ikasleek bi ezagutza-arlotan, Matematikan eta Zientzietan, duten errendimenduari buruzko emaitzak eskaintzen ditu.

Errendimenduari buruzko emaitzez gain, bi arlo horietako irakaskuntzari eta ikaskuntzari dagokien testuinguruaren datuak ere eskaintzen ditu, probako ikasleek, zuzendariek, irakasleek eta koordinatzaile nazionalek betetzen dituzten galdera-sorten bidez.

Bi informazio-mota horiek parte hartzen duten herrialdeetako hezkuntza-sistemen erradiografia eskaintzen dute eta, Euskadiren kasuan bezala, behin baino gehiagotan parte hartzen duten herrialdeak badira, denbora tarte horretan beren hezkuntza-sistemetan izan duten eboluzioa deskribatzen dute.

TIMSS 2007 ebaluazioan, DBHko 2. mailako 2.296 ikaslek hartu zuten parte. Lagina euskal hezkuntza sistema osatzen duten geruza ezberdinak –sareak eta hizkuntza ereduak (A, B eta D)– kontuan harturik diseinatu zen.

Txosten honek ebaluazioan lortutako emaitza orokorrak eskaintzen ditu eta parte hartzen duten herrialde guztietako emaitzekin konparatzen ditu. Gainera, emaitzak errendimendu mailen arabera, eduki-arloen arabera, sexuaren arabera, geruzen arabera, maila ekonomiko, sozial eta kulturalaren arabera eta probako hizkuntzaren arabera aztertzen ditu. Txostenak TIMSS 2003-2007k izan duen bilakaera ere ikertzen du.

Edizio honetan, Matematika arloan Euskadiko ikasleen puntuazioa (499) TIMSS eskalako batezbestekoan (500) dago. Honen arabera, Euskal Hezkuntza Sistema ekitatiboa da, sakabanatze txikia baitu: Ikasleen &percent;8 errendimendu maila baxua baino beheragokoan dago (nazioarteko batezbestekoa maila horretan &percent;25 da) eta &percent;2 baino ez dago bikaintasun mailetan. Ez dago diferentzia estatistikoki adierazgarririk geruza ezberdinen artean, A eredu publikoan izan ezik, geruza horretan lortutako puntuazioa nabarmenki baxuagoa baita.

Zientziei dagokienez, emaitzak antzekoak dira. Puntuazioa batezbestekoan dago, ikasleen &percent;9 errendimendu maila baxua baino beheragokoan kokatzen da eta &percent;3 bakarrik dago maila aurreratuan. Adierazgarria da nesken eta mutilen arteko diferentzia, 15 puntukoa mutilen alde.  Eta, Matematikan bezala, A eredu publikoko puntuazioa beste guztietakoak baino baxuagoa da.