Matematikari eta zientzei buruzko nazioarteko ebaluazioa TIMSS 2003 Euskadi. Emaitzen bigarren txostena MATEMATIKA

Izenburua Matematikari eta zientzei buruzko nazioarteko ebaluazioa TIMSS 2003 Euskadi. Emaitzen bigarren txostena MATEMATIKA
Data 2005eko ekaina
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32803
Sintesia Ikasleei, curriculumari, irakasleei eta ikastetxeei buruzko datuak biltzen ditu txosten honek, TIMSS 2003 ebaluazioan parte hartu zuen lagina kontuan hartuta. Era berean, Euskadiko ikasleek Matematikan lortutako emaitzetan datuok duten eragina aztertzen du.

Aurkibidea

1. EMAITZEN LEHENENGO TXOSTENA (Laburpena).
  Zer da TIMSS 2003?
     Matematika TIMSS 2003n
2. EMAITZEN BIGARREN TXOSTENA. MATEMATIKA.
  2.1. TIMSS 2003ko matematikako ikasleak
Ikasleen ezaugarriei buruzko datuak.
  2.2. Matematika-curriculuma TIMSS 2003n
  2.3. Matematikako irakasleak TIMSS 2003n
  2.4. Ikastetxeak TIMSS 2003n
  2.5. Hezkuntza-sareak eta irakastereduak Euskal Hezkuntza Sisteman. Matematika

 

Laburpena

TIMSS 2003 (Trends in International Mathematics and Science Study) azterketen emaitzen gaineko lehen txostena osatzen du honako honek, eta ikasleei, curriculumari, irakasleei eta ikastetxeei buruzko datuak biltzen ditu, ebaluazioan parte hartu zuen lagina kontuan hartuta. Era berean, Euskadiko ikasleek Matematikan lortutako emaitzetan datuok duten eragina aztertzen du. Analisien emaitzak eta nazioarteko datuak alderatzen dituzten taulak jaso ditu argitalpen honek.

Matematika eta Zientzietako Joerei buruzko Nazioarteko Azterketa, Hezkuntza Errendimenduaren Ebaluaziorako Nazioarteko Elkarteak egiten duen ebaluazioetako bat da. Ebaluazio hori lau urtean behin egiten da, eta ikasleek ezagutzaren bi arlotan duten errendimenduari buruzko emaitzak eskaintzen ditu: Matematika eta Zientziak.

Ebaluazioaren emaitza orokorrekin batera, txostenak ikasleen ezaugarriak aztertzen ditu (sexua, ikasturtea errepikatzea, probako hizkuntza, familiakoen ikasketak, autokonfiantza, Matematikarekiko zaletasuna), irakasleenak (sexua, adina, titulazioa, etengabeko prestakuntza, irakasleen arteko interakzio-moduak, Matematika irakasteko trebakuntza) eta baita ikasgelarenak eta irakaskuntzarenak ere (tamaina, irakasleen balorazioa ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei buruz, Matematika eta arlo horretakoak irakasteko denbora, jarduera batzuen burutze maila, testuliburuen eta ordenagailuen erabilera, etxeko lanak eta azterketak). Curriculuma ere aztertzen da, eta hori aurrera eramatearen segimendua egiten da.

Txostenak jasotzen duen emaitzen analisi orokorrean adierazten denez, Euskadin Matematikan lortutako emaitza nazioarteko batez bestekoaren 20 puntu gainetik dago. Itunpeko B eta A irakastereduek emaitza esanguratsuki handiagoa lortzen dute eta sare publikoko B eta A ereduek esanguratsuki txikiagoa. Itunpeko eta publikoko D ereduen emaitzak Euskadiko batez bestekoaren antzekoak dira.