PISA 2012. Problemen ebazpena eta matematikarako eta irakurtzeko konpetentzietako emaitzak ordenagailu bidezko proban.
Aurkibidea
ESPARRU TEORIKOA:
1. Problemen ebazpena nola definitzen den
2. Problemen ebazpena nola neurtzen den
• Egoera-problemaren nondik norakoak
• Ezagutza-prozesuak problemen ebazpenean
• Problemaren testuingurua
3. Konpetentzia-mailak problemen ebazpenean
4. Formatu digitala eta bere eragina problemen ebazpenaren ebaluazioan
5. Euskadiko laginaren inguruko datuak
• Proba digitaletako lagina
PROBLEMEN EBAZPENEKO EMAITZAK:
6. Problemen ebazpeneko emaitzak herrialdeen arabera
7. Errendimenduaren bilakaera. pisa 2003 eta pisa 2012
8. Emaitzak errendimendu-mailen arabera
9. Emaitzak ikasleen sexuaren arabera
10.Indize sozio-ekonomiko eta kulturala (ISEK)
ONDORIOAK
Labrpena
Problemen Ebazpena arlo bereizi bezala ebaluatu zen 2003an, Irakurketa, Matematika eta Zientziarekin batera. Arlo hori ulertzeko harrez geroztik izan diren aurrerapen teorikoen ondorioz, eta teknologia berriek trebetasun horiek ebaluatzeko eskaintzen duten aukeraren ondorioz, Problemen Ebazpena arloa, Matematikarako konpetentziarekin batera, PISA 2012 ebaluazioaren ardatz nagusi bezala hartzea erabaki zen.
Honako proba batean Problemen Ebazpena nola definitzen den eta nola finkatzen diren konpetentzia-mailak zehazten da txosten honetan, eta formatu digitala erabiltzeak duen eragina aztertzen da. Euskadiko ikasleek lortutako emaitzak ELGAko beste herrialdeek lortutakoekin konparatzen dira eta emaitzen bilakaera aztertzen da. Era berean, kontuan hartzen dira eragina duten hainbat faktore: ikasleen sexua, indize sozioekonomiko eta kulturala (ISEK), etab.
PISA 2012 ebaluazioan lortutako emaitzen arabera, formatu digitalean egindako Problemen Ebazpenean, Euskadi ELGAko batez bestekoan dago. Puntuazio hau 2003an paper formatuan egindako probaren antzekoa da. Hala ere, formatu digitaleko Matematikarako konpetentzian eta Irakurtzeko konpetentzian Formatu digitalean ebaluatutako bi konpetentzietan Euskadiko batez bestekoa ELGAko batez bestekoa baino nabarmenki baxuagoa da. Bi konpetentzia hauetan, Euskadiko ikasleek probak formatu digitalean gauzatu direnean puntuazio baxuagoak lortu dituzte.