PISA 2003 Ebaluazioaren Bigarren Txostena EUSKADIKO EMAITZAK

Izenburua PISA 2003 Ebaluazioaren Bigarren Txostena EUSKADIKO EMAITZAK
Data 2005eko martxoa
Editatua Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI)
Egileak ISEI-IVEI
Formatua 32200
Sintesia PISA 2003an Euskadin lortutako emaitzei buruzko bigarren txosten honetan, ikasleei dagozkien faktoreak eta faktore horiek Matematikako errendimenduan duten eragina aztertzen dira, baita ikastetxeen ezaugarriak eta beste hezkuntza-sistema batzuekin konparatuta dauden aldeak ere.

Aurkibidea

1. Sarrera
2. Ikasleen ezaugarriak
I. Ikasleen jarrerak eta errendimendua Matematikan
1. MOTIBAZIO FAKTOREAK ETA ESKOLAREKIKO JARRERA OROKORRAK
2. AUTO-KONTZEPTU FAKTOREAK MATEMATIKAN
3. FAKTORE EMOZIONALAK
4. IKASTEKO ESTRATEGIAK .
II. Ikasleen gizarte eta famili testuingurua eta Matematikako errendimendua .
3. Indize sozio-ekonomiko kulturala eta errendimendua
INDIZEAREN EDUKIA
INDIZE SOZIO-EKONOMIKOA ETA KULTURALA ETA MATEMATIKAKO ERRENDIMENDUA ZENBAIT HERRIALDETAN
INDIZE SOZIO-EKONOMIKO KULTURALAREN ETA ERRENDIMENDUAREN ARTEKO LOTURA
INDIZE SOZIO-EKONOMIKOA ETA MATEMATIKAKO ERRENDIMENDUA ESTRATUEN ARABERA
INDIZE SOZIO-EKONOMIKOA ETA MATEMATIKAKO ERRENDIMENDUA IKASTETXEEN TITULARITATEAREN ARABERA .
IKASTETXEKO AUTONOMIA MAILAREN INDIZEA
4. Hezkuntzako gastuaren eta errendimenduaren arteko erlazioa . . . .
5. Sexuen arteko errendimendu-diferentziak
6. Ikastetxeen ezaugarriak .
7. Ikastetxeen arteko errendimendu-diferentziak
8. Errendimenduaren aldakortasuna ikasleen eta ikastetxeen arabera
9. Ondorioak

 

Laburpena

2003. urtean, hiru urtean behin izaten den Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programaren (PISA) bigarren ebaluazioa egin zen, Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) bultzatuta. Proba horrek, oraingo informazioaren gizarteko erronkei erantzuteko 15 urteko ikasleak zenbateraino dauden prestatuta aztertzen du.

 PISA 2003ren hasierako emaitzekin Euskadin egin zen lehenengo txostenak, 2005eko urtarrilean argitaratu zenak, lau arlotan (Matematika, Irakurketa, Zientziak eta Problemen ebazpena) laburbiltzen zituen Euskal Herriko ikasleen emaitzak eta proban parte hartu zuten gainerako herrialdeetako emaitzekin konparatzen zituen. Bigarren txosten honetan ikasleei dagozkien faktoreak eta faktore horiek Matematikako errendimenduan duten eragina aztertzen dira, baita ikastetxeen ezaugarriak eta beste hezkuntza-sistema batzuekin konparatuta dauden aldeak ere.

 Adibidez, ikasleen jarrerak eta errendimendua Matematikan aztertzen dira (motibazio faktoreak, Matematikareriko interesa eta zaletasuna, eskolarekiko jarrerak…), eta baita dituzten faktore emozionalak eta ikasteko erabiltzen dituzten estrategiak ere. Ikasleen gizarte eta famili testuingurua, indize sozio-ekonomiko kulturala, hezkuntzako gastuaren eta errendimenduaren arteko erlazioa, sexuen arteko errendimendu-diferentzia, ikastetxeak dituen baliabideak, eta ikastetxeko giroa dira aztertu diren beste faktore batzuk.

 Ondorio nagusia zera da: Euskadin, Matematikako errendimenduan ikasleei loturiko faktoreek duten eragina ia sei aldiz handiagoa da ikastetxeari loturiko faktoreen eraginarekin konparatuta (%85, %15aren aldean).