PISA 2012 Euskadi. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa
Aurkibidea
AURKIBIDEA
1. SARRERA
2. KONPETENTZIAK ETA EMAITZA OROKORRAK
a) Matematikarako konpetentzia
b) Irakurtzeko konpetentzia
c) Zientzietarako konpetentzia
d) Emaitzen bilakaera PISA 2003-2012
3. EMAITZAK ERRENDIMENDU-MAILAREN ARABERA
4. EMAITZEI ETA EUREN BILAKAERARI BURUZKO KONKLUSIOAK KONPETENTZIEN ARABERA
5. EUSKADIKO HEZKUNTZA SISTEMAREN EZAUGARRIAK EMAITZEN ARABERA.
6. ALDAGAIEN AZTERKETA
6.1. EMAITZAK IKASLEEN SEXUAREN ARABERA
6.2 IKASLEEN IRAKASMAILA ETA EMAITZAK
6.3. EMAITZAK GERUZEN ARABERA ETA ISEK MAILAREN ARABERA
6.4. D EREDUKO EMAITZAK PROBA HIZKUNTZAREN
Laburpena
PISA ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa da, hiru urtean behin egiten dena. PISA EUSKADI 2012 txostenak -Ikasleen Nazioarteko Ebaluaziorako Programa, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) bultzatutakoa-, Matematikarako gaitasuna lehenesten du; esparru horrek 2003an ere izan zuen lehentasuna, eta beraz, alderaketa egiteko aukera dago. Ebaluazioaren helburu nagusia 15 urteko ikasleen bizitzarako prestaketa mailaren inguruko informazioa eskuratzea da.
Horrela, Euskadiko egoera aztertzen du, hautatutako gainontzeko herrialdeekin eta beste autonomia erkidego batzuekin alderatuta. Era berean, gaitasunak sexuaren arabera konparatzen ditu, eta ikasleak eskolaratuta dauden geruzaren (hezkuntza-sarea eta hizkuntza-eredua) eta maila sozio-ekonomikoaren eta kulturalaren arabera lortutako emaitzak aztertzen ditu.
Azterketatik ondorioztatzen denez, euskal hezkuntza sistema bidezkoa da, ikasle gehienak erdialdeko errendimendu mailetan daude, baina bikaintasuna falta zaio. Txostenak agerian utzi du ikasleen jatorriaren arabera emaitzetan alde handia dagoela, izan ere, bertakoek emaitza nabarmen hobeak lortu dituzte ikasle etorkinek baino. Bi ikasle multzoen arteko aldea ELGAko handienetakoa da.