Ebaluazio diagnostikoak
Ikastetxeak eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen ebaluazio prozesua da. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzen du.
Helburu bikoitza du: alde batetik, eskolak bizitzarako zein mailatan prestatzen duen eta ikasleak herritar gisa duten zeregina beren gain hartzeko zein neurritan dauden behar bezala prestatuta baloratzea; eta bestetik, ikastetxeei irakaslana hobetzen laguntzea eta Administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria eskaintzea.