Haur Hezkuntza
Azterlan honen helburu nagusia da familiek ezagutzea eta balioestea Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan egindako lana.
Azterlan honetan lortutako emaitzetatik abiatuta, jarduera berriak definitu ahal izango dira, hobetzeko irizpideak ezarri ikastetxe-sare gisa, eta iradokizun batzuk jaso, hiru urtetik beherako haurrekin eta haien senideekin hezkuntza-arloko esku-hartzea hobetzeko.
Ikerlanaren helburu zehatzak honako hauek dira:
- Seme-alabak Haurreskolak Partzuergoan dituzten familien zenbait ezaugarri ezagutzea.
- Familiek Haurreskolak Partzuergoaren zerbitzuaz duten iritzia jasotzea.
- Haurreskolak Partzuergoaren ikastetxeen kalitatea ebaluatzea.