PISA txostena
ELGAren PISA proiektua nazioarteko ebaluazio estandarizatua da, 15 urteko ikasleei egiten zaiena. 2000. urtean, 32 estatuk hartu zuten parte; 41ek, 2003an; 57k, 2006an; eta 2009an, 63 estatuk. Eta kopurua goraka doa azken urte hauetan. Hiru arlotan ebaluatzen da errendimendua: Irakurketa, Matematika, eta Zientziak.