Ebaluazioaren eremuan
-Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistema dela eta, egiteko eskatzen zaion ebaluazio-proiektuak diseinatu eta garatzea.
-Euskal hezkuntza sistemaren kalitatearen berezko adierazleak gauzatzea.
-Hezkuntza premia bereziko ebaluaziorako tresnak gauzatzea.
-Hezkuntza Sailburuordetzak sustatzen dituen esperimentazio prozesuak ebaluatzea.
-Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoarekin batera, erakundeak zein ikuskaritzak egiten dituzten ebaluazio prozesuak diseinatzea.
-Txostenak egitea, egindako ebaluazioa eta hortik ondorioztatutako hobekuntza-proposamenak jasoko dituztenak, Kontseilu Errektorean aurkezteko.
-Hezkuntza Sailari eta Eskola elkarteei ebaluazioaren emaitzen berri ematea, Zuzendaritza-kontseiluaren aginduen arabera.
-Irakasleen prestakuntzan laguntzea, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta.
-EAEko zerbitzu tekniko gisa parte hartzea Kalitate eta Ebaluaziorako Institutu Nazionalean, eta lankidetzan aritzea beste erakunde batzuekin bere eskumeneko arloetan.
-Hezkuntza Saileko zuzendaritza eta zerbitzuekin lankidetza izatea ebaluazioari dagokionez, bere eskumeneko arloetan.
Ikerketaren eremuan
-Ikerketa eta azterlanak egiteko bideak sustatzea, eta oro har, Hezkuntza Administrazioari proposatzea hezkuntzaren kalitatea eta hobekuntza bermatzen lagundu ditzaketen ekimen eta iradokizunak.
-Gizarteak hezkuntza dela-eta eskatzen dituen eskariak eta ikasleen hezkuntza beharrizanak aztertzea, eta hezkuntza partaidetzaren proposamen berritzaileak edo bideratzaileak aurkeztea.
-Hezkuntza premia bereziez eta dagokien erantzunez ikertzea.
-Zonako Laguntza Zerbitzuekin lankidetzan aritzea, eskatzen zaizkion esperimentazio prozesuetan, esperientzian parte hartzen duten ikastetxeen aholkularitzan, eta horretarako beharrezko diren materialak egitean.
-Hezkuntza Sailak agintzen dizkion txosten tekniko-pedagogikoak egitea.
-Hezkuntzari buruzko ikerketa eta esperientziak ezagutu eta aztertzea, euskal hezkuntza sistema hobetzeko.
-Nazioarteko ikerketa- eta truke-programetan parte hartzea bere eskumeneko esparruan.
-Irakasleen prestakuntzan laguntzea, batez ere esperimentazio-proiektuekin zerikusia duten gaietan, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta.
-Hezkuntza Saileko zuzendaritza eta zerbitzuekin lankidetza izatea ikerketa arloan, bere eskumeneko esparruan.
Dokumentazioaren eremuan
-Jaso eta aztertzea hezkuntza arloan interesgarri diren agiri, curriculum materialak, baliabide didaktikoak eta laguntza teknikoak.
-Artxibo informatizatua eratzea, hezkuntza arloan interesgarri diren agiri, material, baliabide eta laguntza teknikoena.
-Eskura dauden baliabide didaktikoei buruzko informazioa ematea Laguntza Zerbitzu eta ikastetxeei.
-Hezkuntza Sailaren eta bertako zerbitzuen esku jartzea hezkuntza arloko argitalpen, datu-banku, material eta baliabideei buruzko informazioa eta agiriak.
-Eskola material eta baliabideak egitea, hezkuntza arloko kalitatea errazteko.