Etapa erdiko Ebaluazio Diagnostikoa (ED)
Ikastetxeak eta Euskal Hezkuntza Sistema hobetzeko balio duen ebaluazio prozesua da. Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek oinarrizko konpetentziak noraino garatu dituzten baloratzen du.
Helburu bikoitza du: alde batetik, eskolak bizitzarako zein mailatan prestatzen duen eta ikasleak herritar gisa duten zeregina beren gain hartzeko zein neurritan dauden behar bezala prestatuta baloratzea; eta bestetik, ikastetxeei irakaslana hobetzen laguntzea eta Administrazioari hezkuntza-politika bideratzeko informazio baliagarria eskaintzea.
TIMSS 2023 - Matematikako eta Zientzietako joeren nazioarteko azterlana.
TIMSS eskala handiko nazioarteko azterlan konparatiboa da. Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleen matematikarako eta zientzietarako konpetentzia ebaluatzen du. TIMSS 2023an, Estatuko laginak LHko 4. mailako azterlanean bakarrik parte hartuko du.
EAEko 10 ikastetxek hartuko dute parte Estatuko laginean. Oraingo honetan, EAEk ez du parte hartuko lagin propioarekin.
ITT (Irakurketa-trebetasunak neurtzeko tresna)
ITT Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleen irakurketaren errendimendua modu erraz eta praktikoan neurtzeko helburua duen tresna da. Ikasleek gaitasun honetan izan ditzaketen indarguneak eta zailtasunak hautemateko diseinatua da.
Tresnak bi aspektu neurtzen ditu: batak dekodetzeko prozesua neurtzen du, eta besteak ulermen-prozesuak.
Hezkuntza Konplexutasunaren Indizea (HKI)
Hezkuntza Konplexutasunaren Indizea (HKI) –lehen Hezkuntza Beharren Indizea (HBI) zen–, zailtasun handieneko baldintzetan lan egiten duten ikastetxeak zeintzuk diren jakiteko eratu da, haien beharrak zehatzago definitu eta, hartara, eskaintzen zaizkien baliabideak doitu ahal izateko. HKIren azken helburua gure hezkuntza-sistemaren ekitatea hobetzea da.
PISA 2022
Pisa munduko hezkuntza ebaluazio garrantzitsuenetako bat da. PISAn 80 herrialde baino gehiagok hartzen dute parte, eta hiru urtean behin egiten da.
Aurten Euskadin 2006an jaiotako ikasleen lagin batek egingo du: 97 ikastetxetako 3777 ikaslek. Apirilaren 26tik maiatzaren 9ra bitartean egingo dute.
Helburuen artean hau dugu azpimarratzekoa: lortutako emaitzetan oinarrituta, gobernuek beren hezkuntza-politikak balioestea eta berriak diseinatzea, beti ere kalitateko hezkuntza lortzeko. Informazio gehiago eskuratzeko, egin klik esteka honetan, edo ezkerreko irudian.